Lebiticoa 14:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

2. Huna leguensuaren leguea xahutzat atheratzecotan denean: Apheçaren aitzinera erakarrico da:

3. Hunec, campetaric ilkiric, atzematen duenean leguena sendatua dela,

4. Xahupenetan denari manatuco dio bere buruarençat esqueint ditzan biciric bi etche-xori ceinetaric jatea cilhegui baita, cedro çurquia, escarlataquia eta hisopoa.

5. Manatuco du etche-xorietaric bat imolatua içan dadien lurrezco uncian, ur bicien gainean:

6. Eta bercea, biciric dena, cedroquiarequin, escarlatarequin eta hisopoarequin, imolatua içan den etche-xoriaren odolean bustico du.

7. Odol hartaz çazpi aldiz ihinztatuco du xahutzecotan dena, leguez xahutua içan dadiençat: eta berce etche-xoria biciric utzico du goatera, bazterretan hegaldaca ibil dadiençat.

Lebiticoa 14