1. Moisi berriz ere Jauna minçatu citzaioen hunela:
2. Minça çaite Israelgo semeei, eta hau erroçute: Emaztequi, içorra guerthatu ondoan, muthicoquiaz erdico dena, lohi içanen da çazpi egunez, bere hilabethetaco berezgoaren egunetan beçala.
3. Haurra çorcigarren egunean ingurebaquico da.
4. Bera ordean hogoi eta hamahirur egunez egonen da bere xahupeneco odolean. Ez du deusere saindu denic uquituco, eta ez da sainduteguian sarthuren bere xahupeneco egunac bethe arteo.
5. Bainan nexca batez erdi bada, lohi içanen da bi astez, bere odol-galcetan ohi den beçala, eta hirur hogoi eta sei egunez egonen da bere xahupeneco odolean.
6. Eta bere xahupeneco egunac bethe dituenean semearençat, edo alabarençat, urtheco bildots bat holocaustetaco ekarrico du, eta usocume edo ttorttoila bat, bekatuarençat, lekucotasuneco tabernacle-sarcera, eta emanen diozca apheçari;