Juieac 8:5-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Jedeonec erran cioten Socotharrei: Oguia emoçuete, othoi, enequin diren guiçonei, ceren arras ahulduac baitira; jarraic ahal gaquiozquiten Cebeeri eta Salmanari, Madiango erregueei.

6. Socotheco buruçaguiec ihardetsi çuten: Escuetan dituçu beharbada Cebee eta Salmana, eta horren gatic galdatzen darocuçu oguia eman dioçogun çure armadari.

7. Jedeonec erran cioten: Jaunac, bada, ene escuetara ematen dituenean Cebee eta Salmana, çuen haraguiac xehacatuco ditut mortuco elhorri eta lapharrequin.

8. Eta handic igan cen; ethorri cen Phanuelera, eta hango jendeei erran cioeten gauça bera: Hequiec ere Socothecoec beçala ihardetsi cioten.

9. Hargatic Jedeonec erran cioeten hequieri ere: Garaitiar eta baquean bihurtuco naicenean, dorre hori lurrerat emanen dut.

10. Bada, Cebee eta Salmana phausan çauden beren armada guciarequin; ecen hamaborz mila guiçon gueldituac ciren iguzqui-aldeco populuen saihera gucietaric, hilac içan ciren ondoan ehun eta hogoi mila guiçon oro gudulari ezpata cerabilcatenac.

11. Eta Jedeon igan cen Nobeco eta Jegbaaco iguzqui-haiceco alderdian olhetan egoten cirenen bidetic, eta jo cituen beren buruac segurean çaduzcaten etsaiac eta deuseren beldur içatecoric uste etzutenac.

Juieac 8