15. Jedeonec ihardetsi cioen: Othoi, ene jauna, nola atheratuco dut Israel? Ikusaçu ene familia Manase baithan aphalena dela, eta ni ene aitaren etchean ttipiena.
16. Jaunac erran cioen: Ni içanen naiz çurequin, eta joco duçu Madian guiçon bakar bat beçala.
17. Eta Jedeonec erran cioen: Gracia aurkitu badut çure aitzinean, indaçu eçagutgailu bat enequin çarela, çu niri minço çarena.
18. Ez becedi urrunt hemendic, bihur nadien arte çu gana, ekarcen dudalaric sacrificio bat eta çuri escaincen. Aingueruac ihardetsi cioen: Egonen naiz çure ethorceari iguri.
19. Jedeon sarthu cen beraz etchera eta erre cituen pittica bat, eta ogui airisac gaitzeru bat irinetaric. Haraguiac eçarriric sasqui batean eta guesala elce batean, ekarri cituen guciac haritzaren azpira, eta escaini ciozcan Jaunari.
20. Jaunaren aingueruac erran cioen: har çatzu haraguiac eta ogui airisac, eçar çatzu harri hunen gainean eta guesala gainera ixur çoçute. Jedeonec hori eguin çuenean,
21. Jaunaren aingueruac hedatu çuen escuan çaducan cigorraren mocoa, uquitu cituen haraguiac eta ogui airisac, eta harritic ilki cen su bat, haraguiac eta ogui airisac iretsi cituenac; eta Jaunaren ainguerua sunsitu cen haren beguietaric.
22. Jedeonec ikusiric Jaunaren ainguerua cela, erran çuen: Ai! ene Jainco Jauna, bekoz beko ikusi baitut Jaunaren ainguerua!
23. Eta Jaunac erran cioen: Baquea dela çurequin; ez ici, etzare hilen.
24. Jedeonec han alchatu cioen beraz aldare bat Jaunari eta deithu çuen Jaunaren Baque-leku, orai arteo icendatua den beçala. Eta oraino celaric Efran, ceina Ezriren familiarena baita,
25. Jaunac erran cioen gau hartan: Har çatzu çure aitaren cecena eta berce cecen bat çazpi urtheticoa, lurrerat arthicaçu Baalen aldarea, çure aitarena dena; eta ebac çaçu haren inguruan den oihana:
26. Eta çure Jainco Jaunari aldare bat alchatuco dioçu harri haren muthurrean, ceinaren gainean lehenago eçarri baituçu sacrificioa: hartuco duçu bigarren cecena, eta holocaustetan escainico duçu oihanetic ebaqui duqueçun egurraren gainean.