13. Eta Jedeonec ihardetsi cioen: Othoi, ene jauna, baldin Jauna gurequin bada, nolaz atzeman gaituzte hestura hauquiec? non dira haren sendagailac, gure aitec kondatzen çarozquigutenac, erraten çarocutelaric: Jaunac atheratu içan gaitu Eguiptotic? Bainan orai utzi gaitu Jaunac, eta Madianen escuetara eman gaitu.
14. Eta Jaunac beguiratu cioen eta eman: Çoaci duçun çure indar huntan, eta atheratuco duçu Israel Madianen escutic: jaquiçu nic igorria çarela.
15. Jedeonec ihardetsi cioen: Othoi, ene jauna, nola atheratuco dut Israel? Ikusaçu ene familia Manase baithan aphalena dela, eta ni ene aitaren etchean ttipiena.
16. Jaunac erran cioen: Ni içanen naiz çurequin, eta joco duçu Madian guiçon bakar bat beçala.
17. Eta Jedeonec erran cioen: Gracia aurkitu badut çure aitzinean, indaçu eçagutgailu bat enequin çarela, çu niri minço çarena.