Juieac 5:21-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Cisongo latsac ambilcatu ditu hequien gorphutz hilac, Cadumimgo latsac, Cisongo latsac. Oi ene arima, oinen azpian erabilzquic hazcarrac.

22. Hequien çaldiei hautsi çaizcote hatz-behatzac ihes cihoacinen tarrapatan, etsai hazcarrenac gain-beheitica ambilcean.

23. Madarica çaçue Merozgo lurra, cioen Jaunaren aingueruac; madarica çatzue hango egoiliarrac, ceren ez diren Jaunaren laguncera ethorri, haren guerlari hazcarrenen lagunçara.

24. Benedicatua emaztequien artean Jahel, Haber Cinearraren emaztea; benedicatua içan bedi bere olhan.

25. Ura galdatzen cioenari eman dio esnea, burra escaini dio aitzindarien uncian.

26. Escu ezquerraz hartu du itzea eta escuinaz languileen mailua; sarrasquitzeco toquia bilhatu du buruan, jo du Sisara, oloa hazcarqui cilhatu dio.

27. Çalapartaca cerabilan haren oinen artean; iraungui eta hil da; ambilca cihoan haren oinen aitzinean, eta hatsa galduric, lander çagoen lurrean etzana.

Juieac 5