1. Hauquiec dira jendaiac Jaunac utzi cituenac hequien bidez argui citecençat Israel eta Cananearrarequilaco guerlac eçagutu içan etzituzten guciac,
2. Gueroraco hequien semeec ikas ceçatençat etsaiequin guducatzen, eta içan ceçaten guerlaco ohicundea:
3. Filistindarren borz satrapac, Cananear guciac, Sidondarrac, eta Libango mendian Baalhermongo menditic Ematheco sarceraino egoten ciren Hebearrac.
4. Jaunac utzi cituen, hequien bidez frogatzecotzat Israel, heian ençunen cituen, ala ez, haren arbasoei Moisen arartecoz Jaunac eman ciozcaten manamenduac.
5. Hargatic Israelgo semeec içatu çuten beren egoitza Cananearraren, Hethearraren, Amorhearraren, Pherecearraren, Hebearraren eta Jebusearraren artean:
6. Eta hequien alabac esconçaz hartu cituzten eta berec ere alabac hequien semeei eman ciozcaten, eta cerbitzatu cituzten hequien jaincoac.
7. Gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean eta ahanci çuten beren Jaincoa, Baal eta Astaroth cerbitzatzen cituztelaric:
8. Eta Jaunac, Israelen alderat hasarreturic, arthiqui cituen Cusan Errasathaim, Mesopotamiaco erregueren escuetara, eta harempeco içatu ciren çorci urthez.
9. Deihadar eguin çuten Jauna ganat, ceinac eraiqui baitzioten salbatzaile bat, libratu cituena; hura cen Othoniel, Caleben ondoco anaia Cenecen semea.