17. Grina handi batequin eta gogoa behartuz, Israeldic leinu bat gal ez dadien bideac harceco ditugu.
18. Ecic gure alabac ecin eman detzozquegute, hersiac garelacotz cinaz eta arthiqui dugun burhoaz, guinioenean: Madaricatua bere alabetaric Benjamini emaztetzat emanen dioena.
19. Asmu bat eguin çuten beren artean eta erran çuten: Huna Jaunaren besta-burua urthe oroz celebratzen dena Silon, ceina jarria baita Betheldic ipharrerat, eta Betheldic Siquemera dohan bidetic iguzqui-haicerat, eta Lebonaco hiritic hegoarat.