Juieac 2:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunaren ainguerua ethorri cen Galgalatic Nigarti-lekura eta erran çuen: Atheratu çaituztet Eguiptotic eta sarraraci cin eguinez çuen aitei aguindu diotedan lurrera, eta hitzeman darotzuet ez dudala egun-eta-behinere ene çuequilaco patua alferretara hihurraracico;

2. Halaz bizquitartean non ez baitzinduten batasunic eguinen lur huntaco egoiliarrequin, bainan hequien aldareac lurrerat arthiquico baitzintuzten; eta ez duçue ençun nahi içatu ene minçoa: certaco eguin duçue hori?

3. Horren gatic hequiec ez ditut nahi içan çuen aitzinetic xahutu, içan cinçaztençat etsaiac, eta hequien jaincoac içan citecençat çuen galgarri.

4. Eta Jaunaren aingueruac hitz horiec erraitean Israelgo seme guciei, oro nigar eta marrascaz hasi ciren.

5. Eta toqui hura deithua içan cen Nigarti-leku edo Nigar-leku: eta han bitimac imolatu ciozcaten Jaunari.

Juieac 2