Juieac 2:1-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunaren ainguerua ethorri cen Galgalatic Nigarti-lekura eta erran çuen: Atheratu çaituztet Eguiptotic eta sarraraci cin eguinez çuen aitei aguindu diotedan lurrera, eta hitzeman darotzuet ez dudala egun-eta-behinere ene çuequilaco patua alferretara hihurraracico;

2. Halaz bizquitartean non ez baitzinduten batasunic eguinen lur huntaco egoiliarrequin, bainan hequien aldareac lurrerat arthiquico baitzintuzten; eta ez duçue ençun nahi içatu ene minçoa: certaco eguin duçue hori?

3. Horren gatic hequiec ez ditut nahi içan çuen aitzinetic xahutu, içan cinçaztençat etsaiac, eta hequien jaincoac içan citecençat çuen galgarri.

4. Eta Jaunaren aingueruac hitz horiec erraitean Israelgo seme guciei, oro nigar eta marrascaz hasi ciren.

5. Eta toqui hura deithua içan cen Nigarti-leku edo Nigar-leku: eta han bitimac imolatu ciozcaten Jaunari.

6. Bada, Josuec igorri çuen populua eta Israelgo semeac goan ciren, cein bere goçamenera, hartaz jabetzecotzat.

7. Eta Jauna cerbitzatu çuten Josueren eta haren ondotic lucez bici içan ciren çahar, Jaunac Israelen alde eguinac oro çaquizquitenen egun gucietan.

8. Eta Josue, Nunen seme, Jaunaren cerbitzaria, hil içan cen ehun eta hamar urthetan.

9. Ehorci içan çuten bere goçameneco eremuetan, Thamnathsaren, Efraimgo mendian Gaasco mendiaren ipharreco alderdian.

10. Eta guiçaldi hura gucia bildua içan cen bere arbasoetara, eta azpitic-gora ethorri ciren berce batzu, Jauna eta harec Israelen alde eguinac eçagutu etzituztenac.

11. Eta Israelgo semeec gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean, eta Baal cerbitzatu çuten.

12. Eta beren arbasoen Jainco Jaunac, Eguiptoco lurretic hequiec atheratu cituenac utzi cituen; eta jainco arrotzei jarraiqui ciren, hequien ingurutan egoten cirenen jaincoei, eta adoratu cituzten, eta Jauna hasarretzera ekarri çuten,

13. Hura utziz eta Baal eta Astaroth cerbitzatuz.

14. Jauna Israelen contra samurturic, arthiqui cituen jaçarcen ciotenen escuetara: hauquiec hartu eta inguruan egoten ciren etsapei saldu cituzten: eta Israeldarrec ecin buru eguin cioten beren etsaiei.

15. Bainan edocein aldetara itzulcera eguin ceçaten, Jaunaren escua hequien gainean cen, erran eta cin eguin cioeten beçala: eta garrazqui atsecabeztatuac içan ciren.

16. Eta Jaunac eraiqui cituen juieac, larrutzen cituztenen escuetaric hequien atheratzeco; bainan etzituzten aditu ere nahi içan,

Juieac 2