Juieac 19:7-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Bainan hau xutituric, goan nahiz abiatu cen. Eta halaric-ere aitaguinarrebac errequeica atchiqui çuen, eta bere etchean gueldiaraci.

8. Goiça ethorri cenean ordean, lebitarra bideraco xuxencen cen. Aitaguinarrebac erran cioen berriz: Othoizten çaitut jan deçaçun cerbait, eta indarrac harturic, eguna çabalcen den artean, goanen çare guero. Jan çuten beraz elkarrequin.

9. Eta guiçon-gaztea xutitu cen, bideari lotzeco bere emaztearequin eta muthilarequin. Berriz ere aitaguinarrebac erran cioen: Ikusaçu eguna hari dela aphalcen, eta arratsa heldu dela: çaude egun ere enequin, eta bozcariozco egun bat iragan çaçu, eta bideari lothuco çare bihar çure etchera goateco.

10. Suhiac etzuen nahi içan onhetsi haren errana, bainan eman cen berehala bideari, eta ethorri cen Jebuseco ondora, ceina berce icenez Jerusaleme deitzen baitzen, berequin erakarcen cituela bi astoac cargatuac eta bere ohaidea.

11. Eta jadanic ciren Jebusetic hurbil, eta eguna gauera bihurcen hari cen, eta muthilac erran cioen bere nausiari: Çato, othoi, eta aldara gaitecen Jebusearren hirira eta hor gueldi gaitecen.

12. Nausiac ihardetsi cioen: Ez naiz sarthuco jendaqui arrotz Israelgo semeetaricacoa ez den baten hirira, bainan goanen naiz Gabaaraino;

13. Eta hara helcen naicean, han egonen gare, edo bederen Erraman.

14. Iragan çuten beraz Jebus; hartu bideaz aitzina cihoacen, eta iguzquia etzan citzaioeten Gabaaco ondoan, ceina Benjaminen leinuan baita.

15. Eta harat aldaratu ciren, han guelditzeco. Barnera sarthu ondoan, jarriac çauden hirico plaçan, eta nihorc etzioten leihorra eman nahi içatu.

16. Eta hara non guiçon-çahar bat aguertu cen, landatic eta bere lanetic bihurcen cela arratsean; eta guiçon hura ere Efraimgo mendicoa cen, eta arrotz beçala çagoen Gabaan. Bada, leku hequietaco guiçonac Jeminiren semeac ciren.

17. Eta beguiac alchaturic, guiçon-çaharrac ikusi çuen lebitarra bere puxcattoequin hirico plaçan jarria; eta erran cioen: Nondic heldu çare? eta nora çohaci?

18. Harec ihardetsi cioen: Abiatu gare Bethlehem Judacotic, eta goaci gure toquira, ceina baita Efraimgo mendico macela batean; handic ethorri guinen Bethlehemera; orai Jaunaren etchera goaci, eta nihorc ez gaitu hartu nahi bere leihorrera,

19. Nahiz lastoa eta belharra badugun gure astoen bazcatzeco, eta oguia eta arnoa enetzat, çure nescatoarençat eta enequin den muthilarençat: ez dugu deusere escas baicic-ere leihorra.

20. Guiçon-çaharrac ihardetsi cioen: Baquea dela çurequin, nic emanen darozquitzut premia çaizquitzun guciac: bakarric othoizten çaitut etzaitecen plaçan egon.

Juieac 19