4. Eta besarcatu çuen. Suhia bere aitaguinarrebaren etchean egotu cen hirur egun, jaten eta edaten çuelaric lainoqui harequin.
5. Bainan laugarren egunean, gabaz jaiquiric, nahi içan çuen abiatu; aitaguinarrebac atchiqui çuen, eta erran cioen: Jan çaçu lehenic ogui puxca bat, eta barnea hazcar çaçu, eta hola goanen çare.
6. Jarri ciren elkarrequin; jan eta edan çuten, eta nescatcharen aitac erran cioen bere suhiari. Egun hau, othoi, emaçu gurequin, boz gaitecen guciac batean.
7. Bainan hau xutituric, goan nahiz abiatu cen. Eta halaric-ere aitaguinarrebac errequeica atchiqui çuen, eta bere etchean gueldiaraci.
8. Goiça ethorri cenean ordean, lebitarra bideraco xuxencen cen. Aitaguinarrebac erran cioen berriz: Othoizten çaitut jan deçaçun cerbait, eta indarrac harturic, eguna çabalcen den artean, goanen çare guero. Jan çuten beraz elkarrequin.