Juieac 18:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ordu hequietan, erregueric etzen Israelen, eta Danen leinua lurqueta çabilan, han egotecotzat; ecen egun huradino ecin escuratu çuen berce leinuen artean bere çortheco eremua.

2. Danen semeec beraz igorri cituzten Saraatic eta Esthaoletic borz guiçon biphilenetaric lurraren ikuscatzera eta artharequin beguiztatzera, eta erran cioeten: Çoazte eta beguiz har çaçue lurra. Hauquiec, bidean cihoacelaric, heldu cirenean Efraimgo mendira, sarthu ciren eta phausatu Micasen etchean.

3. Eçaguturic lebitar gaztearen minçoa, eta haren ostatu beraz baliatzen cirelaric, erran cioten: Norc erakarri çaitu hunara? cer hari çare hemen? cer ariaz nahi içan duçu hunat ethorri?

4. Harec ihardetsi çuen: Hau eta hau eguin darot Micasec, eta saritan hartu nau, balia naquioen apheztzat.

Juieac 18