Juieac 16:6-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Dalilac erran cioen beraz Sansoni. Erradaçu, othoi, certan datza çure indar gaitz hori, eta certaz behar cintazque estecatu çuc ecin ihes eguiteco?

7. Sansonec ihardetsi cioen: Estecatzen banindute çainezco çazpi soka, ez oraino idortuac, bainan cimailduac direnez, berce guiçonac beçala herbal içan nindaiteque.

8. Filistindarren satrapec ekarri ciozcaten Dalilari çazpi soka, erran çuen beçalacoac, eta hequietaz estecatu çuen Sanson.

9. Etchean gordeac cituelaric celatariac, guela batean gauçaren akabançari beguira çaudecenac, oihu eguin cioen: Sanson, gainean dituc Filistindarrac! Sansonec hautsi cituen lokarriac, hala nola ixtupazco hari bat xabillaz bihurtua hauts bailitaque, suaren hatsa harcen duenean. Eta etzuten eçagutu certan çatzan haren indarra.

Juieac 16