Juieac 16:10-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Dalilac erran cioen: Huna trufatu çarela nitaz, eta gueçurrez minçatu çare: orai bederen erakuts diçadaçut certaz behar çaren estecatu.

11. Sansonec ihardetsi cioen: Esteca banindeçate soka berriz egundaino erabiliac içan ez direnez, herbal eta berce guiçonac iduri içan nindaiteque.

12. Halacoz estecatu çuen berriz Dalilac, eta guelan celatariac eçarriric, oihu eguin çuen: Sanson, Filistindarrac gainean! Sansonec lokarriac trencatu cituen oihal-hari batzuec beçala.

13. Dalilac erran cioen berriz ere: Noiz arteo enganatuco nauçu eta gueçurrez minçatuco çare? erakuts diçadaçut certaz behar çaren estecatu. Sansonec ihardetsi cioen: Baldin ene buruco çazpi ile bilbeco hariarequin ezparçatzen baditutzu, eta itze bat horietaz estecatua lurrean landatzen baduçu, herbal içanen naiz.

14. Hori eguin ondoan, Dalilac erran cioen: Sanson, Filistindarrac gainean! Sansonec, lotaric jauztean, atheratu çuen itzea bere ile eta hariarequin.

15. Eta Dalilac erran cioen: Nola dioçu maite nauçula, çure bihotza ez delaric enequin? Hiruretan gueçurra erran darotaçu, eta ez darotaçu nahi içan erran, certan datzan çure indar gaitza.

Juieac 16