Juieac 15:9-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Filistindarrac beraz Judaco lurrera iganic, campatu ciren, guerorat Lequi deithua içan cen toquian, horrec erran nahi baitu Matraila-leku, non ere hequien armada içan baitzen ihes igorria.

10. Eta Judaco leinucoec erran cioten: Certaco igaiten çarete gure contra? Ihardetsi çuten: Sansonen estecatzera ethorri gare, eta hari eguin dagocunaren bihurcera.

11. Jautsi ciren beraz hirur mila guiçon Judaco leinutic Etamgo harrico cilhora, eta Sansoni erran cioten: Ez daquiçu Filistindarrec manatzen darocutela? Certaco eguin nahi içan dioçute hori? Ihardetsi cioten: Nola eguin baitarotet niri, hala eguin içan diotet bereri.

12. Hequiec erran cioten: Ethorri gare çure estecatzera eta Filistindarren escuetara ematera. Sansonec ihardetsi cioten: Hitz eman eta cin eguin diçadaçuet ez nauçuela hilen:

13. Ihardetsi çuten: Etzaitugu hilen, bainan bai estecaturic emanen. Eta estecatu çuten bi soka berriz eta atheratu Etamgo harritic.

14. Matraila-lekura heldu içan cirenean, eta Filistindarrac marrumaca ethorri cirenean, Jaunaren izpiritua jauci cen haren baithan; eta nola suaren indarrera ahitzen ohi baita lihoa, hala urratuac eta hautsiac içan ciren hura estecatzen çuten lokarriac.

15. Eta lothuric lurrean harrapatu çuen matraila-heçur bati, erran nahi asto-matraila bati, hartaz hil cituen mila guiçon.

16. Eta erran çuen: Asto-matraila batez, astocume baten matrailaz xahutu ditut, eta mila guiçon hil.

Juieac 15