Juieac 15:8-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta içurri handi batez jo cituen, halaz non ixter bat bercearen gainera emanez baldituac guelditu baitziren. Eta jautsiric Sanson egotu cen Etamgo harrico cilhoan.

9. Filistindarrac beraz Judaco lurrera iganic, campatu ciren, guerorat Lequi deithua içan cen toquian, horrec erran nahi baitu Matraila-leku, non ere hequien armada içan baitzen ihes igorria.

10. Eta Judaco leinucoec erran cioten: Certaco igaiten çarete gure contra? Ihardetsi çuten: Sansonen estecatzera ethorri gare, eta hari eguin dagocunaren bihurcera.

11. Jautsi ciren beraz hirur mila guiçon Judaco leinutic Etamgo harrico cilhora, eta Sansoni erran cioten: Ez daquiçu Filistindarrec manatzen darocutela? Certaco eguin nahi içan dioçute hori? Ihardetsi cioten: Nola eguin baitarotet niri, hala eguin içan diotet bereri.

Juieac 15