Juieac 14:8-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta cembait egunen buruan itzuliric harequin ezconceco, baztertu cen lehoinaren hiliquiaren ikustera, eta hara erle-molço bat jarria cela lehoinaren ahoan, eta ezti-bresca bat ere bacela.

9. Hura hartu ondoan, bidean hartaric jaten çuen; eta bere ait-ametara ethorri cenean, pusca bat eman cioten, eta hequiec ere jan çuten: etzioten bizquitartean ikusterat eman lehoinaren gorphutzetic hartu çuela eztia.

10. Haren aita goan cen beraz nescatcharen etchera, eta Sanson bere semeari barazcari bat eguin çaroen, ecen guiçon-gazteec hala eguiten ohi çuten.

11. Toqui hartaco hiritarrec ikusi çutenean Sanson, hogoi eta hamar lagun eman ciozcaten harequin içateco.

Juieac 14