Juieac 13:9-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Jaunac onhetsi çuen Manueren othoitza, eta berriz aguertu cen ainguerua haren emazteari, landan jarria çagoenari. Bada, Manue, haren senharra, etzen harequin. Emazteac ainguerua ikusi çuenean,

10. Higuitu cen, eta laster eguin çuen bere senharra gana, eta berria ekarri çaroen, cioelaric: Huna aguertu çarotala aitzinean ikusi içan nuen guiçona.

11. Manue xutitu cen eta bere emazteari jarraiqui, eta guiçonaren ganat ethorriric, erran cioen: Çu çare ene emazteari minçatu çarena? Eta harec ihardetsi çuen: Ni naiz.

12. Manuec erran çaroen: Çure errana bethea ditaqueenean, cer nahi duçu eguin deçagun haurraz? edo certaric beharco du bere burua beguiratu?

13. Jaunaren aingueruac ihardetsi çaroen: Bere burua beguira beça çure emazteari aiphatu diotzadan gucietaric;

14. Mahastitic sorcen den edocein gaucetaric jan ez beça; ez beça edan arnoric ez sagarnoric, ez beça jan deusere lohiric: eta nic manatzen diodana bethe eta beguira beça.

15. Manuec erran çaroen Jaunaren aingueruari: Ene othoitzac onhets daroaztatzu, othoi; utz gaitzatzu gure ahuncetaric pittica bat xuxencera çuri.

16. Aingueruac ihardetsi cioen: Cembat-nahi hercha neçaçun, ez dut çure oguitic janen: bainan baldin nahi baduçu holocausta bat eguin, Jaunari hura escain çoçu. Eta Manuec etzaquien Jaunaren ainguerua cela.

17. Eta erran çaroen: Cer da çure icena, ohora ahal diaçaquegunçat, baldin bethetzen bada çure hitza?

18. Aingueruac ihardetsi çaroen: Certaco bilhatzen duçu ene icena, ceina baita espantagarri.

19. Hargatic Manuec bere ahuncetaric hartu çuen pittica bat, eta libacioneac; harri baten gainean eçarri eta escaini cituen Jaunari, ceinac eguiten baititu sendagailazco gauçac: eta bera eta bere emaztea beguira çaudecen.

20. Eta garra aldaretic cerura igaiten celaric, Jaunaren ainguerua ere garrean igan cen. Hori ikusi çutenean, Manue eta bere emaztea lurrera ahuspez erori ciren.

21. Jaunaren ainguerua etzitzaioeten guehiago aguertu. Eta Manuec eçagutu çuen berehala Jaunaren ainguerua cela;

22. Eta bere emazteari erran çaroen: Heriotzez hilen gare, ceren ikusi dugun Jaincoa.

23. Emazteac ihardetsi çaroen: Baldin Jaunac hil nahi içan baguintu, etzuen gure escuetaric holocausta eta libacioneric onhetsico; etzarozquigun horiec oro erakutsico, ez-eta ethorri behar direnac erranen.

Juieac 13