11. Manue xutitu cen eta bere emazteari jarraiqui, eta guiçonaren ganat ethorriric, erran cioen: Çu çare ene emazteari minçatu çarena? Eta harec ihardetsi çuen: Ni naiz.
12. Manuec erran çaroen: Çure errana bethea ditaqueenean, cer nahi duçu eguin deçagun haurraz? edo certaric beharco du bere burua beguiratu?
13. Jaunaren aingueruac ihardetsi çaroen: Bere burua beguira beça çure emazteari aiphatu diotzadan gucietaric;
14. Mahastitic sorcen den edocein gaucetaric jan ez beça; ez beça edan arnoric ez sagarnoric, ez beça jan deusere lohiric: eta nic manatzen diodana bethe eta beguira beça.
15. Manuec erran çaroen Jaunaren aingueruari: Ene othoitzac onhets daroaztatzu, othoi; utz gaitzatzu gure ahuncetaric pittica bat xuxencera çuri.
16. Aingueruac ihardetsi cioen: Cembat-nahi hercha neçaçun, ez dut çure oguitic janen: bainan baldin nahi baduçu holocausta bat eguin, Jaunari hura escain çoçu. Eta Manuec etzaquien Jaunaren ainguerua cela.
17. Eta erran çaroen: Cer da çure icena, ohora ahal diaçaquegunçat, baldin bethetzen bada çure hitza?
18. Aingueruac ihardetsi çaroen: Certaco bilhatzen duçu ene icena, ceina baita espantagarri.
19. Hargatic Manuec bere ahuncetaric hartu çuen pittica bat, eta libacioneac; harri baten gainean eçarri eta escaini cituen Jaunari, ceinac eguiten baititu sendagailazco gauçac: eta bera eta bere emaztea beguira çaudecen.