1. Bada, huna non bihurrialdi bat sortu cen Efraimen; ecen ipharraldera iraganic, hango guiçonec erran cioten Jephteri: Nolaz gudu ematera cinhoacilaric Amonen semeei, ez gaituçu deithu nahi içan, gu ere çurequin goan guintecen? Erreco dugu beraz çure etchea.
2. Jephtec ihardetsi cioten: Makurretan guinen ni eta ene populua Amonen semeequin; deithu çaituztet lagunça eman cineçatedan niri, eta ez duçue nahi içan eguin.
3. Hori ikustenez, ene bicia eçarri dut ene escuen menturan, iragan naiz Amonen semeetara, eta Jaunac arthiqui ditu ene escuetara. Cer huts eguin dut, ene contra gudura alcha çaiztecençat?
4. Hargatic bere gana deithuric Galaadeco guiçon guciac, guducatu cen Efraimen contra; eta Galaadtarrec jo çuten Efraim, ceren çuen erran: Galaad Efraimgo ihesliar bat da, eta bici da Efraimen eta Manaseren artean.
5. Eta Galaadtarrec hartu cituzten Jordaneco ubiac, ceinetaric bihurtu behar baitzen Efraim. Eta Efraimtarretaric norbait ethorcen cenean ihes eta erraten çuela: Utz neçaçue, othoi, iragaitera; Galaadtarrec erraten cioten: Efraimtarra haiz? ihardestearequin: Ez naiz hala;