Juieac 1:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Josue hil ondoan, Israelgo semeec Jauna consultatu çuten, erraten ciotelaric: Nor iganen da gure aitzinean Cananearraren contra, eta içanen da guerlaco aitzindari?

2. Eta Jaunac ihardetsi çuen: Juda iganen da; huna non eçarri dudan lurra haren escuan.

3. Eta Judac erran cioen bere anaia Simeoni: Igan çaite enequin çorthean içatu dudan lurrera, eta guduca çaçu Cananearra, ni ere çurequin goan nadien çure çortheco lurrera. Eta Simeon goan cen harequin.

4. Eta Juda igan cen, eta Jaunac hequien escuetara eman cituen Cananearra eta Pherecearra, eta hamar mila jo cituzten Becequen.

Juieac 1