3. Bainan Gabaonen çaudenec, adituric Josuec Jericori eta Hairi eguin içan ciozquitenac oro,
4. Amarru asmatu çuten; hartu cituzten jatecoac, astoen gainetan eçarriz çaku çahar batzuec, eta arno çahaguiac hautsiac eta osatuac,
5. Eta oinetaco çaharquituac, ceinac pusquequin baitziren osatuac, hequien çahartasunaren erakusteco; soineco ihetchez jaunciac ciren; bideco ekarcen cituzten oguiac ere, gogorrac ciren eta puscaca hautsiac.
6. Eta eguin çuten Josueren gana, ceina orduan baitzagoen Galgalaco campetan, eta erran cioeten eta batean Israel guciari: Urrungo lurretic heldu gare, çuequin baque eguin nahiz. Eta Israelgo guiçonec ihardetsi cioeten eta erran:
7. Beharbada guri çortean eman behar çaucun lurrean egoten çarete, eta ez deçaquegu çuequin batasunic eguin.