Josue 9:19-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Hauquiec ihardetsi cioeten: Cin eguin içan diotegu Israelgo Jainco Jaunaren icenean, eta hori delacoz ecin uqui detzazqueguque.

20. Bainan hau eguinen diotegu: utzico diotegu bai bicia, gure contra jauz ez dadiençat Jaunaren hasarrea, baldin hitza jaten baguindu,

21. Ordean hula bicico dira, populu guciarençat egurqueta eta urqueta haritzeco. Horiec erraten cituztelaric,

22. Josuec deithu cituen Gabaontarrac eta erran cioeten: Certaco nahi içan gaituçue maulaz enganatu, guri errateco: Çuen ganic hainitz urrun gaudeci, gure erdian çaretelaric?

23. Horren gatic madaricionearen azpian içanen çarete, eta çuen odolecoric nihor ez da içanen harico ez denic egur hausten eta urqueta ene Jaincoaren etchera.

Josue 9