Josue 5:12-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta lurreco fruituetaric jan çutenetic, mana guelditu cen, eta Israelgo semeac etziren guehiago janhari hartaz cerbitzatu; bainan jan cituzten urthe hartaco Canaano lurreco fruituac.

13. Bada, Josue Jericoco hirico bazterretan çagoelaric, beguiac alchatu cituen eta ikusi çuen bere aitzinean guiçon bat xutic, ezpata bulucia çaducala; goan citzaioen eta erran cioen: Gureetaric çare, ala etsaietaric?

14. Hunec ihardetsi cioen: Ez; bainan ni naiz Jaunaren armadaco buruçaguia, eta orai heldu naiz.

15. Josue erori cen ahuspez lurrera, eta adoratuz erran cioen: cer dio ene Jaunac bere cerbitzariari?

16. Ihardetsi cioen: Ointhuts çaite, ecen saindua da çu çauden lekua. Eta Josuec eguin çuen manatua içan citzaioena.

Josue 5