Josue 5:11-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta biharamunean jan cituzten lurreco fruituac, ogui airisac, eta urthe bereco irina.

12. Eta lurreco fruituetaric jan çutenetic, mana guelditu cen, eta Israelgo semeac etziren guehiago janhari hartaz cerbitzatu; bainan jan cituzten urthe hartaco Canaano lurreco fruituac.

13. Bada, Josue Jericoco hirico bazterretan çagoelaric, beguiac alchatu cituen eta ikusi çuen bere aitzinean guiçon bat xutic, ezpata bulucia çaducala; goan citzaioen eta erran cioen: Gureetaric çare, ala etsaietaric?

14. Hunec ihardetsi cioen: Ez; bainan ni naiz Jaunaren armadaco buruçaguia, eta orai heldu naiz.

Josue 5