Josue 19:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta bigarren çorthea atheratu cen Simeonen semeena, ceinac familiaca baitziren, eta hequien primança içan cen

2. Judaren semeen goçameneco lurren erdian, Bersabee, Sabee, Molada,      

3. Hasersual, Baia, Asem,

4. Eltholad, Bethul, Harma,

5. Siceleg, Bethmarcaboth, Haferspsa,

6. Bethlebaoth etaSarohen: hamahirur hiri eta beren herriac;

7. Ain, Erremon, Athar eta Asan: hau hiri eta beren herriac;

8. Herrixca guciac hiri horien inguruan Baalath Beer Erramatheraino hegoaldetic. Hori da Simeonen semeen primança, beren familien arabera,

9. Judaren semeen goçameneco eta çortheco lurrean, ceren handieguia baitzen; eta horren gatic hequien primançaren erdian Simeonen semeec içatu cituzten beren lurrac.

10. Eta hirugarren çorthea erori cen Çabulonen semeena, ceinac familiaca baitziren, eta hequien goçamenaren muga eguina içan cen Sarideraino;

11. Eta igaiten da itsasotic eta Meralatic, eta helcen da Debasethera, Jeconamgo parrean den errecaraino;

12. Eta bihurcen da Saridetic iguzquihaicera Ceseleththaborgo muguetan, atheratzen Daberetheco aldera, eta igaiten Japhieco parrera;

13. Handic iragaiten da Jethhepher eta Thacasinen iguzqui-sorthaldeco alderdiraino, eta atheratzen da Erremonera, Amtharrera eta Noara;

Josue 19