4. Hori da Josepen seme, Manasec eta Efraimec, goçatu dutena:
5. Efraimen semeen muga eguina içan cen hequien familien arabera: eta Ataroth Adarretic iguzqui-haicera cen hequien lurra Bethoron gaineraino,
6. Eta mugac baratzen dira itsasoan; eta Macmethathetic mugac ipharrera beguiratzen du eta ingurua eguiten du iguzqui-sorthaldera Thanathselora; iguzqui-sorthaldetic iragaiten da Janoera;
7. Janoetic jausten da Atarothera eta Naarathar, helcen da Jericora eta Jordanean guelditzen.
8. Taphuatic iragaiten da itsasoari buruz kanaberetaco haranean eta baratzen itsaso Gacian; hori da Efraimen semeen goçamena beren familien arabera.