2. Guciac çortean bereciz bederatzi leinu eta erdiri, Jaunac Moisen arartecoz manatu içan çuen beçala.
3. Ecen Moisec bi leinu eta erdiri Jordanez haindian eman cioeten beren goçamena, lebitarrac gabe, ceinec lurric batere içan ez baitzuten beren anaien artean.
4. Bainan hequien orde ondoregotan jarri ciren Manase eta Efraim, bi leinutan bereciac; eta lebitarrec etzuten lurrean berce pharteric hartu baicic-ere hiriac beren egoitzen eguiteco eta hiripeac bere abere eta arthaldeen hazteco.
5. Jaunac nola manatu, hala eguin çuten Israelgo semeec, lurra çathitu çuten.
6. Hargatic Judaren semeac hurbildu citzaizcoen Josueri Galgalan; eta Jephonen seme Cenecearra, Caleb minçatu citzaioen: Badaquiçu Jaunac çutaz cer erran içan dioen Moisi, Jaincoaren guiçonari, Cadesbarnen.
7. Berrogoi urthe nituen Moisec, Jaunaren cerbitzariac Cadesbarnetic igorri ninduenean lurraren beguiztatzera, eta berriac ekarri nioizquien, nola eguiac iduritzen baitzeraizquidan eta hala.
8. Bainan enequin igan içan ciren anaiec bihotza galaraci cioten populuari: ez nincen gutiago jarraiqui ene Jainco Jaunari.