1. Huna cer goçatu duten Israelgo semeec Canaango lurrean, ceina hequiei eman içan baitzioeten Eleaçar apheçac, Josue Nunen semeac eta Israelgo leinu bakotcheco familietaco buruçaguiec,
2. Guciac çortean bereciz bederatzi leinu eta erdiri, Jaunac Moisen arartecoz manatu içan çuen beçala.
3. Ecen Moisec bi leinu eta erdiri Jordanez haindian eman cioeten beren goçamena, lebitarrac gabe, ceinec lurric batere içan ez baitzuten beren anaien artean.
4. Bainan hequien orde ondoregotan jarri ciren Manase eta Efraim, bi leinutan bereciac; eta lebitarrec etzuten lurrean berce pharteric hartu baicic-ere hiriac beren egoitzen eguiteco eta hiripeac bere abere eta arthaldeen hazteco.
5. Jaunac nola manatu, hala eguin çuten Israelgo semeec, lurra çathitu çuten.