Josue 13:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Josue çahartua eta adin handitan cen, eta Jaunac erran cioen: Çahartu çare eta adinetan sarthu, eta leku guciz çabal bat guelditua da, oraino çorteaz berecigabea;

2. Erran nahi da Galilea, Filistinherria eta Jefuri gucia;

3. Eguiptoa urztatzen duen hibai lohitsutic Acarongo mugueara, ipharrera; Canaango lurra, Filistindarren borz erreguettoen artean çathitzen dena, Gaçarrac, Açotarrac, Ascalondarrac, Jetharrac eta Acarondarrac.

4. Hegoaldera dira Hebearrac, Canaango lur gucia, eta Sidondarren Maara, Aphequeraino eta Amorhearren muguetaraino,

5. Eta mugakidetaraino: Libango bazterrac ere, iguzqui-haice alderat; Baalgadic, Hermongo azpian, Emathen sar çaitecen arteo;

6. Mendian egoten diren guciac, Libanetic Maserephotheco uretaraino, eta Sidondar guciac. Ni naiz hequiec xahutuco ditudana Israelgo semeen aitzinetic. Oro eror beitez beraz Israelen primançaren phartera, nic manatu içan dudan beçala.

7. Eta orai lurra çathi dioçoçuete goçatzeco bederatzi leinuei eta Manaseren leinu erdiari,

8. Ceinarequin Errubenec eta Gadec goçamenetan hartu baitute Jaunaren cerbitzari Moisec Jordaneco uraz haindian eman içan dioteten lurra iguzquihaiceco aurkinça-alderat,

9. Aroerdic, ceina jarria baita Arnongo errecaren heguian, eta haranaren erdian, eta Medabaco celhaiac oro Diboneraino,

10. Eta Hefebonen erreguinatu den Sehon, erregue Amorhearraren hiri guciac, Amonen semeen muguetaraino;

11. Eta Galaad, eta Jesurico eta Macatico eremua, eta Hermongo mendi gucia eta Basan gucia Salecaraino;

12. Eta Astarothen eta Edrain erreguinatu den Erraphaimen azquen odoleticacoetaric cen Oguen erresuma gucia Basanen: eta Moisec jo eta xahutu cituen.

13. Eta Israelgo semeec etzituzten nahi içan xahutu Jesuritarrac eta Macatiarrac, eta Israelen erdian daude egungo eguna arteo.

14. Ordean Moisec Lebiren leinuari etzioen lurric eman goçatzera: bainan Israelgo Jainco Jaunaren sacrificio eta bitimac dira haren primança, Jaunac berac erran dioen beçala.

Josue 13