Job 7:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guiçonaren bicia gudu bat da lurraren gainean, eta haren egunac dira sariçalearen egunen pare.

2. Nola gathibuac baitu itzalaz min, nola sariçalea baitago bere lanaren akabançari beguira;

3. Hala nic ere kondatu ditut hilabethe hutsac eta gau nekatuac.

4. Loac hartuco banau, erranen dut: Noiz jaiquico naiz? eta berriz egonen natzaio arratsari beguira, eta oinhacez betheco naiz ilhundu arteo.

5. Ene haraguia ustelduraz eta herrauts cikinez estalia da; ene larrua idortua eta quizcurtua da.

Job 7