15. Ene anaiac ene aitzinean iragan dira, haranac behera fharrastan dihoan lats bat beçala.
16. Içotzaren lotsa direnei erorico çaiote elhurra gainera.
17. Latsac iguri, goan orduco agortuco dira; eta berotu orduco, elhurra beçala urthuco dira.
18. Itsutuac dira hequien urhatsetaco bidexcac; larrez-larre bideric gabe dabilça, eta galduco dira.
19. Beguiz har çatzue Themango bidexcac eta Sabaco bideac, eta çaudezte aphur bat iguri.
20. Ahalcatuac dira, ceren ez dudan etsitu; ene ganaraino ere ethorri içan dira, eta ahalqueac estali ditu.
21. Ethorri orduco, ene çauria ikusi beçain laster, icituac çarete.
22. Erran othe darotzuet: Ekar darotaçue cerbait, indaçue çuen onetaric,
23. Athera neçaçue etsaiaren aztaparretic, indardunen escupetic?
24. Argui neçaçue, eta ixilduren naiz; eta balin bada ez naquien cerbait, irakats darotaçue.
25. Certaco çarete gaizqui atheratzen eguiaren solasari, çuetaric nihor etzaretelaric aiher niri estacururic emateco?