Job 6:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Jobec ihardestean erran çuen:

2. Oxala phisuetara ekarriac balira Jaincoaren hasarrea merecitu darotedan bekatuac, eta egarcen dudan çorigaitza!

3. Hau, itsasoco legarra beçala, phisuago aguer laiteque: horren gatic dira ene solasac minez betheac;

4. Ecen Jaunaren gueciac nitan sarthuac dira, eta hequien erresuminac ahitzen du ene izpiritua, eta Jaunaren lazturac ene contra dira guducatzen.

5. Basastoa orroaz egonen othe da belharra duenean, edo idia marrumaz mainatera bethearen aitzinean?

6. Ala jan ditaque gatzic gabeco janhari gueça? ala norbaitec dasta othe deçaque dastatzaileari herioa ematen dioen gauça?

Job 6