Job 5:15-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Jaincoac hequien mihiaren ezpatatic beguiraturen du noharroina eta borchariaren escutic erromesa.

16. Beharrarençat içanen da pesquiça, gaixtaguinac aldiz, josico du bere ahoa.

17. Dohatsu Jaincoaz açurriatua den guiçona! Ez gaitzets beraz Jaunaren jaçargoa;

18. Ceren berac çaurcen eta berac sasualcen baitu; berac du jotzen eta bere escuz sendatzen.

19. Sei hesturetaric atheratuco çaitu, eta çazpigarrenean gaitzac etzaitu uquituren.

20. Gosetean heriotzetic, eta guerlatean ezpataren helmenetic itzurico çaitu.

21. Mihiaren ukaldietaric beguiratua içanen çare; eta asturugaitzac, ethorrico denean, etzaitu icituco.

22. Desmasiaren eta gosetearen erdian irri eguinen duçu, eta lurreco abereec etzaituzte ikaratuco.

23. Bazterretaco harriec ez darotzute minic eguinen, eta çuretzat baquetiar içanen dira lurreco abereac.

24. Eta jaquinen duçu baquea duela çure olhac, eta çure etcheco eguitecoac arthatzean, ez duçu bekaturic eguinen.

Job 5