Job 38:23-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Ceinac xuxendu baititut etsaiaren orducotzat, gudu eta guerlaren eguneco?

24. Cein bidetaric arguia hedatzen eta beroa lurraren gainera dira barraiatzen?

25. Norc eman diozcate uhar gaitzari gaia eta ihurçuri burrumbatsuari bides,

26. Erorraraztecotzat uria lurrera, guiçonic gabeco mortuan, nihor-ere egoten ez den lekutan;

27. Toqui basa eta ibilbide ez direnen bethetzeco, belhar ferdeac ekar detzatençat?

28. Nor da uriaren aita, edo norc eguin ditu ihinz-inharrac?

29. Noren sabeletic ilki da horma? norc eguin du ceruticaco içotza?

30. Urac harria beçala mokorcen dira, eta çurrumbiloaren gaina gogorcen da.

31. Gai içanen othe çare Xitoiloen içar dirdirariac elkarganatzeco eta Çazpi-Ohoinac barraiatzeco?

Job 38