8. Ordean, ikusten dudan beçala, izpiritua guiçonetan den arren, Ahalorotacoaren ganic heldu da adigarria.
9. Çuhurrenic ez dira bethi adin handicoac, ez-eta çaharrac çucenaren adimendua guehienic dutenac.
10. Hargatic erranen dut: Ençun neçaçue, nic ere daquidana erakutsiren darotzuet.
11. Ecic çuen solasei beguira egon natzaiote; çuen umotasunaren ençuten egotu naiz, hitzez gauçaren xuritzen haritu çareteno;
12. Eta uste içan dudano cerbait erranen cindutela, iguriqui içan dut: bainan ikusten dudan beçala, çuetaric nihor ez da Jobi jaçar eta hunen solasei ihardets deçaqueenic.
13. Ez beçaçue erran: Aurkitu dugu çuhurcia; Jaincoac egotzi du Job, ez guiçonac.
14. Jobec niri ez darot deus erran, eta nic ez diot çuen solasen arabera ihardetsiren.