Job 31:5-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Erguelquerian ibili balin banaiz, eta maularacotzat ene oina ernatu balin bada;

6. Jaincoac phisu çucenetan phisa beneça, eta eçagut beça ene lainotasuna.

7. Ene urhatsa bidetic makurtu bada, ene bihotza ene beguiei jarraiqui bada, eta ene escuei notha bat lothu baçaiote;

8. Erain beçat, eta berce batec jan beça nic eraina; ene ganicaco ondoregoa errotic atheratua içan bedi.

9. Baldin ene bihotza limburtu bada emaztequi baten gainean, eta celataric ene adisquide baten athean hedatu içan badut;

10. Berce baten ondar içan bedi ene emaztea, eta berceac makur beitez haren gainera.

11. Ecen hori cilhegui ez dena da, eta tzarqueriaric handiena;

12. Su bat da ahitu arteo erretzen duena, eta ninica guciac errotic daramatzana.

13. Baldin çucembideaz nardatu banaiz ene muthilaren eta nescatoaren alderat, makur cerbait çutenean enequin;

14. Cer eguinen dut arren, Jaincoa juiatzera jaiquico denean? Eta cer ihardetsico diot bilhatzera abiatzen denean?

Job 31