4. Jaincoa ez othe dago ene bide guciei beguira, eta ez othe ditu ene urhats guciac kondatzen?
5. Erguelquerian ibili balin banaiz, eta maularacotzat ene oina ernatu balin bada;
6. Jaincoac phisu çucenetan phisa beneça, eta eçagut beça ene lainotasuna.
7. Ene urhatsa bidetic makurtu bada, ene bihotza ene beguiei jarraiqui bada, eta ene escuei notha bat lothu baçaiote;
8. Erain beçat, eta berce batec jan beça nic eraina; ene ganicaco ondoregoa errotic atheratua içan bedi.
9. Baldin ene bihotza limburtu bada emaztequi baten gainean, eta celataric ene adisquide baten athean hedatu içan badut;
10. Berce baten ondar içan bedi ene emaztea, eta berceac makur beitez haren gainera.