Job 31:17-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Ene ahamena bakarric jan ez badut, eta umeçurçac hartaric jan içan badu;

18. (Ecen ene haurretic urricalmendua enequin handitu, eta ene amaren sabeletic enequin atheratu da;)

19. Erdeinatu badut bideanta has celacotz, eta jende beharra etzuelacotz estalguiric;

20. Baldin haren alderdiec ez banaute benedicatu, eta ene ardien ilearequin ez bada berotu;

21. Baldin escua alchatu badut umeçurçaren gainera, athean hazcarrago nincela ikusten nuenean ere;

22. Sorbalda bere lotgunetic eror bequit, eta ene besoa bere heçurrequin crasca bedi.

23. Ecen bethi Jaincoaren beldur içan naiz, ene gainera hancen diren uhinen beçala; eta egundaino ecin jasan dut haren ahalquesunaren handia.

Job 31