Job 30:19-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Eguina naiz lohia iduri, ilhauna eta hautsa beçala naiz bilhacatu.

20. Deihadar darotzut eguiten, Jauna, eta ez nauçu ençuten; çure aitzinean xutic nago, eta ez darotaçu beguiratzen.

21. Muthiritu çaizquit, eta çure escuaren gogortasunean etsai atheratu.

22. Lurretic jauci nauçu; eta haicearen gainean beçala eçarriz, phorrocatu nauçu gucia.

23. Badaquit heriotzera naramaçula, bici diren gucien etchea eçarria den lekura.

24. Gucia gatic ez duçu escua hedatzen hequiec alde bat ahitzeco; eta erorcen badira ere, cerorrec salbaturen ditutzu.

25. Beihala nigar eguiten nuen atsecabetan cenaren gainera, eta ene arima beharrari urricalcen citzaioen.

26. Onari nindagoen beguira, eta gaixtoa çait ethorri; arguia nuen iguriquitzen, eta ilhumbeac dira jauci.

27. Sutan dago ene barnea hatsarteric gabe: atsecabezco egunec ustecabean atzeman Haute.

28. Auhenez nindabilan, sumindu gabetaric; xutituz marrasca eguiten nuen jendeen erdian.

Job 30