Job 29:19-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Ene erroa ur-bazterretan hedatzen da, eta ene hostoilan gueldituren da ihinça.

20. Ene ospea bethi berrituz goanen da, eta ene arrambela hazcartuz ene escuan.

21. Ençuten nindutenac, ene erabaquiari beguira egoten ciren; erne eta ixil çauden ene erranari.

22. Etziren ausartatzen ene hitzei deusen iratchiquitzera, eta ene solasa ihinça beçala jausten citzaioeten gainera.

23. Deitzen ninduten lur agorrac uria beçala; ahoac iduquitzen cituzten lur hirricatua udazqueneco eraunsiari dagoen beçala.

24. Irri bat noiz edo noiz eguiten banioten, ecin sinhetsiz egoten ciren, eta ene beguitharteco arguidura etzen lurrera erorcen.

Job 29