Job 12:3-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Nic ere çuec beçala badut bihotz bat, eta ene izpirituac ez du çuenaren minic; nor da ecen çuec daquiçuena ez daquienic?

4. Nic beçala bere adisquidearen iroiac hartuco dituenac deiagora eguinen dio Jaincoari, eta ençuna içanen da; ecen irrigarri dabila çucenaren lainotasuna.

5. Hura da criselu bat erdeinutan dena aberatsen gogocundeetan, bainan arguitzera dagona ordu berecian.

6. Nasaician dira ohoinen olhac, eta oçarqui hari dira Jaincoaren tarritatzen, noiz-etare harec emanac baitituzte guciac escuetara.

7. Çoaz aciendetara, eta irakatsiren darotzute; çoaz ceruco hegastinetara eta arguituren çaituzte.

8. Minça çaquizquio lurrari, eta ihardetsiren darotzu; eta minçaturen çaizquitzu itsasoco arrainec.

9. Nor da ez daquienic Jaunaren escuac eguin dituela horiec oro?

10. Haren escuan da bicia duen guciaren arima, guiçonaren haraguian den izpiritua.

Job 12