1. Unhatua naiz bicitzeaz; erasiren dut ene buruaren contra, minçaturen naiz ene bihotzeco uherduran.
2. Erranen diot Jaincoari: Ez beneçaçu hobendun eçar; erakuts diçadaçu ceren nauçun hunela erabilcen.
3. Belztua eta ehoa banaducaçu, ni çure escuetaco lana, gaixtaguinen asmuari lagunça ematen badioçu, ongui othe da hori çure idurico?
4. Haraguizcoac othe dira çure beguiac, ala guiçonac ikusten duen beçala ikusten duçu çuc ere?