22. Biharamunean itsassoaren berce aldetic gueldituric cegoen gendetzeac ikussi duenean ecen berce vncitchoric etzela han bat baicen, ceinetara haren discipuluac sarthu içan baitziraden, eta etzela sarthu bere discipuluequin Iesus vncitchora, baina haren discipuluac berac ioan içan ciradela:
23. Eta Tiberiadetic berce vncitchoric ethorri cela leku haren aldera non oguia ian vkan baitzutén, gratiac rendaturic Iaunac.
24. Ikus ceçanean bada gendetzeac ecen Iesus etzela han, ez haren discipuluac, sar citecen hec-ere vncietara, eta ethor citecen Capernaumera, Iesus bilhatzen çutela.
25. Eta hura eridenic itsassoaren berce aldean, erran cieçoten, Magistruá, noiz huna ethorri aiz?
26. Ihardets ciecén Iesusec, eta erran ceçan, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ene bilha çabiltzate, ez ceren miraculuac ikussi dituçuen, baina ceren ian baituçue oguietaric, eta ressasiatu içan baitzarete.
27. Trabailla çaitezte ez vianda galtzen denagatic, baina vicitze eternalecotzat irauten duenagatic, cein guiçonaren Semeac emanen baitrauçue: ecen Seme haur Iainco Aitac ciguilatu vkan du.
28. Erran cieçoten bada, Cer eguinen dugu eguin ditzagunçat Iaincoaren obrác?
29. Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Haur da Iaincoaren obrá, sinhets deçaçuen harc igorri duena baithan.
30. Orduan erran cieçoten, Cer signo bada hic eguiten duc, dacussagunçát eta hi sinhets eçagun? cer obra eguiten duc?
31. Gure aitéc ian vkan dié manná desertuan: scribatua den beçala, Cerutico oguia eman draue iatera.
32. Erran ciecén bada Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, eztrauçue Moysesec eman cerutico oguia: baina ene Aitac emaiten drauçue cerutico ogui eguiazcoa.
33. Ecen Iaincoaren oguia da cerutic iautsi dena, eta munduari vicitze draucana.
34. Erran cieçoten bada, Iauna, eman ieçaguc bethiere ogui hori.
35. Eta erran ciecén Iesusec, Ni naiz vicitzeco oguia: enegana ethorten dena, ezta gosseturen: eta ni baithan sinhesten duena, ezta egarrituren iagoitic.
36. Baina erran drauçuet, ecen ikussi-ere banuçuela, eta eztuçue sinhesten.
37. Aitac emaiten drautan gucia, enegana ethorriren da, eta enegana ethorten dena, eztut campora iraitziren.
38. Ecen cerutic iautsi içan naiz eguin deçadençát ez neure vorondatea, baina ni igorri naueuaren vorondatea.