2. Eta baçaquian leku hura Iudasec-ere, ceinec traditzen baitzuen hura: ecen anhitzetan Iesus bildu içan cen hara bere discipuluequin.
3. Iudas bada harturic soldadozco bandabat, eta Sacrificadore principaletaric eta Phariseuetaric officierac, ethor cedin hara lanternequin eta torchoequin eta harmequin.
4. Iesusec bada çaquizquialaric haren gainera ethorteco ciradenen gauça guciac, aitzinaraturic erran ciecén, Noren bilha çabiltzate?
5. Ihardets cieçoten, Iesus Nazarenoren. Dioste Iesusec, Ni naiz. Eta hequin cegoen Iudas-ere ceinec traditzen baitzuen hura.
6. Bada erran cerauenean, Ni naiz, guibelerat citecen, eta eror citecen lurrera.
7. Orduan berriz interroga citzan, Noren bilha çabiltzate? Eta hec erran ceçaten, Iesus Nazarenoren.
8. Ihardets ceçan Iesusec, Erran drauçuet ecen ni naicela: bada baldin ene bilha baçabiltzate, vtzitzaçue hauc ioaitera.
9. Erran çuen hitza compli ledinçát, Niri hic eman drauzquidanetaric, eztiát galdu batre.