Joan 14:15-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Baldin niri on badariztaçue, ene manamenduac beguiraitzaçue.

16. Eta nic othoitz eguinen draucat Aitari, eta berce Consolaçalebat emanen drauçue, dagoençat çuequin eternalqui:

17. Eguiazco Spiritu munduac ecin recebi deçaquena diot: ceren ezpaitu ikusten hura, ez eçagutzen: baina çuec badaçaguçue hura, ceren çuec baithan egoiten baita, eta çuetan içanen da.

18. Etzaituztet vtziren çurtz: itzuliren naiz çuetara.

19. Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere vicico çarete.

Joan 14