Jeremiasen Profecia 9:13-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta Jaunac erran du: Hori da ceren utzi duten nic eman leguea, ez duten ençun ene minçoa eta ez diren ene manamenduetan ibili;

14. Ceren goan diren beren bihotzeco tzarqueriaren ondotic eta Baalen ondotic, beren aitetaric ikasi dutenaren arabera.

15. Hargatic hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non populu hori hacico dudan ciçari-belharrez, eta min-ura emanen diot edatera.

16. Ez horiec, ez horien arbasoec eçagutu ez dituzten jendaqui batzuetan barraiaturen ditut; eta ezpata emanen daroet ondotic, xahutuac içan ditecen arteo.

17. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Beguira çaçue alde orotara; deith çatzue emaztequi deithoratzaileac, eta ethor beitez; jaquinac direnetara igorraçue, eta higui beitez.

Jeremiasen Profecia 9