23. Bainan hau da nic manatu diotedan gauça, nioelaric: Ençun çaçue ene hitza, eta ni içanen naiz çuen Jaincoa, eta çuec içanen çarete ene populua; eta ongui athera çaiteztençat, nic manatu bide gucietaric ibil çaitezte.
24. Eta ez dute ençun, aita ez dute beharria eman, bainau goan dira beren oldeetara, eta beren bihotz makurreco tzarquerietara; guibelatu dira, aita ez aitzinatu,
25. Horien arbasoac Eguiptoco lurretic ilki diren egunetic eta egun hau arteo. Eta çuen gana igorri ditut une cerbitzari profeta guciac, egun oroz, argui-hastean jaiquiz eta igorriz.
26. Eta ez naute ençun, eta ez dute eman beharria; bainan burugogortu dira eta beren arbasoec baino tzarquiago eguin dute.
27. Eta erranen diozcatzute solas hauquiec oro, eta etzaituzte ençunen; deithuco ditutzu, aita ez darotzute ihardetsico.
28. Eta erranen dioçute: Hau da jendaquia, bere Jainco Jaunaren minçoa aditu ez duena, eta irakasmena onhetsi ez duena; galdu da cintasuna eta hauquien ahotic kendua da.
29. Murritz eta arthicaçu çure ilea, aita goiti eguiçu deithore; ceren Jaunac hastandu eta utzi baitu begui hasarrez ikusten duen iraulguia;
30. Ecen Judaco umeec gaizquia eguin dute ene beguien aitzinean, dio Jaunac; behaztopagailuac eçarri dituzte ene icena deithua içan den etchean, haren liçuncea gatic.