45. Ene populua, ilki çaite haren erditic; bakotchac bere bicia salba deçan Jaunaren hasarrearen hatsetic.
46. Eta çuen bihotzac amorric eguin ez beça, eta ez lotsa lurrean adituco den haroaz; urthe batez içanen da haro bat, berce urthean berce haro bat; gaixtaqueria lurraren gainean içanen da, nausia nausiaren gainean.
47. Hargatic huna non heldu diren egunac, eta ikarturen ditut Babilonaco jaincomoldeac; eta hango lur gucia nahasturan içanen da, eta hango umeac hilac erorico dire haren erdian.
48. Eta ceru-lurrec, eta hequietan diren guciec laudoriozco cantuac atheratuco dituzte Babilonaren gainean, ceren ipharretic ethorrico çaizcon larrutzaileac, dio Jaunac.
49. Eta nola Babilonac hilac erorraraci baititu Israelen, hala Babilonatic hilac erorico dire lur gucian.
50. Ezpataren ihes cihoaztenac, çatozte, ez gueldi; urrundic orhoit çaitezte Jaunaz, eta Jerusalem igan bequiçue bihotzera.
51. Ahalquearen azpian gare, ençun dugulacoz laidoa; hidoiac estali ditu, ceren arrotza igan baita jaunaren etcheco sainduteguiaren gainera.
52. Aria hortaz huna non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta ikarturen ditut Babilonaco jaincomoldeac, eta hango lur gucian marrumaz egonen dire guiçon sakituac.
53. Babilona igan balitz ere ceruraino, eta gain gainean gogortu balu bere indarra; ene ganic jautsico dire haren xahutzaileac, dio Jaunac.
54. Babilonatic deihadar-otsac! Caldearren lurretic leherce handi bateco harrabotsa!
55. Ecen Jaunac xahutu du Babilona, eta handic ixilaraci du jendeen haro handia. Etsaien builec harramanz eguiten dute ur handiec beçala; adiaraci dute beren minçoa;
56. Ecen haren gainera, Babilonaren gainera heldu da xahutzailea; hango hazcarrac hartuac dire; ethendu da hequien arrambela, ceren Jaunac, asperçaile hazcarrac bihurturen baitio merecitu saria.
57. Eta hordituren ditut hartaco buruçagui, çuhur, aitzindari, cargudun eta hazcarrac, eta lokarturen dire bethico loaz, eta ez dire iratzariren dio erreguec, armadetaco Jauna baita haren icena.
58. Hau dio armadetaco Jaunac: Babilonaco harrasi çabal hori azpitic eragotzia, eta horgo athe gorac suz erreac, eta populuen eta jendaien lanac ezdeusetara ekarriac içanen dire, eta sunsituren dire.
59. Jeremias profetac eman manua Saraiasi, Neriasen semeari, Maasiasen arresemeari, Sedecias erreguearequin Babilonara cihoalaric, Sedeciasen erreguetasuneco laugarren urthean. Bada, Saraias cen profetetan lehembicicoetaric.
60. Jeremiasec liburu batean iscribatu cituen Babilonaren gainera ethorcecoac ciren çorigaitz guciac, Babilonaren contra iscribatuac diren solas hauquiec oro.
61. Eta Jeremiasec erran cioen Saraiasi: Heldu çaretequeenean Babilonara, eta ikusi, eta iracurtu dituzquetzunean solas hauquiec guciac,
62. Erranen duçu: Jauna, çu çare minçatu toqui hunen contra, hunen xahutzeco, içan ez dadien ez guiçon ez acienda huntan egonen denic, eta hau behin-bethico içan dadien mortu.
63. Eta liburu hau iracurcen akabatu duqueçunean, estecatuco dioçu harri bat, eta Ufrataren erdira arthiquico duçu;